Post
  • Startup
01 ira 2026
7 minutu
Egilea:
Example
Plataforma ONE
Tema

Nola erakarri eta atxiki talentu teknikoa baliabide mugatuak dituen startup batean

Talentu teknikoa erakartzea erronka zorrotzenetako bat da startup askorentzat. Hasierako fasean edo hazkundean dagoen enpresa bat eraikitzen ari bazara, soldata handiagoa, marka handiagoa eta egitura sendoagoa dituzten enpresa handiekin lehiatzen zara antzeko profilen bila. Hala ere, horrek ez du esan nahi zure startupa erakargarria izan ezin denik.

Valoración de startups

Post honen helburua da laguntzea ulertzen nola lehiatu dezakezun modu errealistan talentua erakartzeko eta atxikitzeko tech profilen kasuan, baliabideak mugatuak direnean. Gakoa ez da enpresa handi baten itxura ematen saiatzea, baizik eta argi definitzea zer balio bereizgarri eskain dezakezun: ikaskuntza, autonomia, xedea, eragina eta lan-kultura koherentea. Hortik aurrera, proposamen sinesgarriago eta jasangarriago bat eraiki ahal izango duzu behar dituzun profilak gehitu eta atxikitzeko.

Ulertu zer baloratzen duen benetan talentu teknikoak

Ohikoenetako akatsetako bat da pentsatzea talentu teknikoak soldata edo teknologia kontuan hartuta bakarrik erabakitzen duela. Bi faktoreek garrantzia dute, baina ez dute berez azaltzen zergatik pertsona batek eskaintza bat onartzen duen edo zergatik erabakitzen duen handik gutxira alde egitea.

Kasu askotan, profil hauek beste elementu batzuk ere baloratzen dituzte: proiektuaren kalitatea, ikasteko aukera, erabakiak hartzeko autonomia, beren lanaren eragin ikusgarria, taldearen irizpide teknikoa eta lidergoaren argitasuna. Horregatik, erakartzea nahi badituzu, lanpostu huts bat baino gehiago eskaini behar duzu: zentzua duen esperientzia profesional bat eskaini behar duzu.

Gainera, komeni da orokortzeak saihestea. Ez du gauza bera bilatzen profil junior batek eta senior batek, eta egonkortasuna lehenesten duen pertsona batek ez du gauza bera bilatzen hutsetik eraiki nahi duen batek. Zenbat eta hobeto ulertu nor gehitu nahi duzun, orduan eta zehatzagoa izango da zure proposamena.

Startup batek eskaini dezakeena

Aldagai guztietan lehiatu ezin baduzu ere, startup bat bereziki erakargarria izan daiteke bere abantaila errealak ondo azaltzen badaki. 

Lehenengoa eragina da. Talde txiki batean, pertsona tekniko bat produktuaren, erabiltzailearen eta erabaki-hartzearen gertuan egon ohi da. Horri esker, azkar ikusten du bere lanak zertarako balio duen eta zer ondorio duen.

Bigarrena autonomia da. Startup askok tarte handiagoa eskaintzen dute proposatzeko, eraikitzeko eta ardura hartzeko hasierako etapetatik bertatik. Hori bai, promesa honek funtzionatzeko, gutxieneko fokua, lehentasun argiak eta eskuragarri dagoen lidergoa behar dira. Bestela, autonomia desantolaketa gisa hautematen da.

Hirugarrena ikaskuntza da. Startup batean lan egiteak garapen profesionala asko azkartu dezake, erronka gehiago, testuinguru gehiago eta erabaki gehiago bizi direlako. Karrera-plan handirik eskaini ezin baduzu, bai eskaini dezakezu hazkunde erreala denbora gutxian.

Azkenik, xedea dago. Profil askorentzat, zure enpresak zer arazo konpontzen duen, zergatik existitzen den eta epe ertainean zer ikuspegi duen ulertzeak eragin zuzena du motibazioan eta konpromisoan.

Hautaketa-prozesuak ere atxiki edo uxatu egiten du

Startup askok profil onak galtzen dituzte kontratatu aurretik ere. Ez proiektua interesgarria ez delako, baizik eta hautaketa-prozesuak inprobisazioa, moteltasuna edo irizpide falta transmititzen duelako.

Ondo lehiatu nahi baduzu, prozesu argi, azkar eta errespetuzkoa behar duzu. Horrek esan nahi du etapa zentzuzkoak definitzea, zer ebaluatuko den azaltzea, epe koherenteetan erantzutea eta benetako lanarekin lotura gutxi duten proba gehiegizkoak saihestea.

Gainera, startup batean lidergoak asko axola du. Hautagaiak jakin nahi du nork hartzen dituen erabakiak, nola pentsatzen duen eta zer harreman mota izango duen talde sortzailearekin edo bere zuzeneko arduradunarekin. Horregatik, elkarrizketa hauek ez lirateke osagarri hutsa izan behar: balio-proposamenaren parte dira.

Atxikipena kontratazioaren ondoren hasten da

Talentu teknikoa erakartzea lehen zatia baino ez da. Benetako esperientzia agindutakoarekin bat ez badator, txandaketa laster etorriko da. Eta startup batean, horrek kostu bereziki handia du. Atxikipena harrera/onboarding on batekin hasten da. Zure egitura txikia izan arren, pertsonak lehen egunetik ulertu behar du enpresak zer eraikitzen duen, nola funtzionatzen duen taldeak eta zer espero den bere rolaz. Testuinguru hori gabe, autonomia azkar bihur daiteke frustrazio.

Ondoren, egunerokoak markatzen du aldea. Profil tekniko askok ez dute alde egiten eskaintza hobe batengatik bakarrik, baizik eta higaduragatik: azalpenik gabe aldatzen diren lehentasunak, alde batera utzitako zor teknikoa, erabaki ez-argiak edo entzuteko falta. Testuinguru honetan, talentua atxikitzeak lan-ingurunea zaintzea eskatzen du kontratazioa zaintzea bezainbeste.

Era berean, komeni da garapen profesionalari buruz hitz egiteko espazioak sortzea. Karrera-egitura formalik ez baduzu ere, bai eskaini dezakezu feedback erabilgarria, pixkanakako ardura handiagoa, erabakietan parte hartzea eta ondo egindako lanaren aitortza zehatza. Horrek konpromisoa indartzen du eta pertsonari proiektuaren barruan ibilbidea ikusten laguntzen dio.

Saihestu beharreko ohiko akatsak

Baliabide mugatuekin lehiatu nahi baduzu, hasieratik saihestu beharreko akats batzuk daude.

Lehenengoa da oraindik existitzen ez den kultura bat agintzea. Autonomia, malgutasuna edo xedea aipatzen badituzu, ideia horiek praktikan nabaritu behar dira.

Bigarrena da argitasuna ilusio/entzusiasmoarekin ordezkatzea. Oso anbizio handiko kontakizun batek hasierako interesa sor dezake, baina baita mesfidantza ere, egitateek babesten ez badute.

Hirugarrena da lidergoaren eragina gutxiestea. Talde txikietan, lehentasunak ezartzeko, komunikatzeko eta laguntzeko moduak zuzenean eragiten du pertsona teknikoen esperientzian.

Eta laugarrena da malgutasuna egitura faltarekin nahastea. Askatasunez lan egin ahal izateak ez du kentzen fokua, koordinazioa eta testuingurua behar izatea.

Baliabide mugatuak dituen startup batean talentu teknikoa erakartzea eta atxikitzea ez da eman ezin duzuna agintzea, baizik eta benetan eskain dezakezuna hobeto definitzea. Zure proiektuak ikaskuntza, eragina, autonomia, xedea eta zaindutako lan-ingurunea eskaintzen baditu, lehiatzeko oinarri erreal bat daukazu.

Gakoa da zure balio-proposamena zintzotasunez berrikustea. Ez denak erakartzeko, baizik eta benetan zure etaparekin, zure kulturarekin eta eraikitzeko duzun moduarekin bat datozen profilekin konektatzeko. Azken finean, startup batek ez du enpresa handi baten antza izan behar erakargarria izateko. Lan egiteko leku ona izan behar du, eta hori egitateekin erakutsi.

ONE Plataforman eduki berria argitaratu nahi duzu?

Idatzi iezaguzu!